viernes, 16 de diciembre de 2011

Finlandian ikasten!

Hezitzaileen prestakuntza unibertsitatean

Irakasleek formazio jarraiaren bitartez eguneratu dezakete euren prestakuntza eta eskaintza hori Udalen esku dago. Gobernuaren laguntzarekin antolatzen dituzte ikastaroak.

Dena dela, hasierako formazioari adinako garrantzirik ez zaio ematen.
Irakasle izan nahi dutenek, bestalde, unibertsitatera jo behar dute. Eta honi bai ematen diotela garrantzia. Gaur egun unibertsitateko eskaintza, eskaera baino txikiagoa da eta
% 10-15ak soilik lortzen du ikasketa horiek egitea.

Unibertsitatean hiru oinarrizko titulazio dituzte aukeran:

- Haur Hezkuntzako diplomatura: 2-3 urteko ikasketak.
- Lehen Hezkuntzako irakaslea: master formazioa da eta 4-5 urteko iraupena du.
- Gai edo arlo zehatzeko irakaslea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasgai bat edo biren ardura izaten dute. Bi ibilbide egiten dituzte unibertsitatean:
        1) gaiari lotutakoa: matematika, kimika, geografia...
        2) irakasle izateko ibilbidea: irakasle izateko prestatzeko formazio berezi bat da eta Hezkuntza Fakultatean ikasten dute hori.

Horiez gain, hainbat espezialitateko masterrak daude: heziketa berezia, plastika, musika, familia ekonomia...

Espezialitatea edozein delarik ere, eduki pedagogikoekin lotutako 35 kreditu komun dituzte denek, eta hor definitzen dira hezitzaileen prestakuntzako printzipio orokorrak:

- Ikerketa-ekintzan oinarritutako formazioa: etengabeko elkarrekintza dago ikertzen duten eta praktikan jartzen dutenaren artean programaren hasieratik.

- Practicuma: praktikak ikasmaila guztietan eta garai guztietan egiten dira. Modulu bat bukatzen duten baikoitzean, hari lotutako ekintzaren bat egiten dute: behaketa, egonaldiak... teorian ikasi dutena praktikan ikusteko. Praktiketako edukiak eta helburuak programako edukiekin erlazionatuta daude. Hasieran behatzen hasten dira eta benetako praktika profesionala eginez amaitzen dute: irakasle gisa jarduten dira eta eskolako ekintza guztietan parte hartzen dute: irakasleen bilerak... Ikasle talde baten jarraipena egin dezakete urtez urte, eta horrela taldearen garapena ikus dezakete.

- Teoria eta praktikaren arteko lotura estua dago. Horrela, ezagutza teorikoan oinarrituz, eguneroko lanean sortzen diren arazoei irtenbidea ematen ikasten dute. Ez dute metodologia bakar bat erabiltzen; hainbat metodo lantzen dituzte, gero lanean dabiltzanean egokiena suertatzen zaiena hautatzeko.





GOAZEEEEEEEN FINLANDIARA IKASTERA!!!!




Zelako diferentzia hemengo Magisteritza eskolako planarekin! Hemen, zer ikasi ez dakien askok, magisteritza ikastera sartzen dira, zailtasun handirik gabeko karrera delako. Horrela, beraz, hezkuntza porrota nondik datorren galdetzen gara behin eta berriro, bitartean gogorik gabeko irakasle traketsak gero eta gehiago ditugularik. Baina nola ez da hau gertatuko?

Hezkuntzan, Blog osoan zehar aipatu dudanez, hainbat erreforma egitea kominigarria litzake, baina Irakasleen prestakuntzatik hastea aukera bikaina izango zen. Umeak gogoz ikasteko, gogoz irakasten duten irakasleak behar dira.

Finlandia, leku bikaina!



PISAko datuak ezagututa eta herrialdeak konparatuta, 15 urteko gazte finlandiarrak dira irakurmena, matematika eta zientzien neurketetan emaitza altuenak atera izan dituztenak. Arlo horiei begiratuta, Filandiako hezkuntza sistema eredugarritzat hartzen da.
Beste hainbat arlo ere neurtu beharko lirateke hezkuntzaren osasuna zein den jakiteko, gaitasun horietara mugatu gabe, alegia.
Edonola ere, Finlandiako eredutik hainbat gauza ikas daitezke, eta halaxe egiaztatu dute hainbat euskal herritarrek. Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazoko eta HETELeko hainbat irakasle, zuzendari eta hezkuntzako profesional bertan izan dira. Ikusi, hausnartu, baloratu eta hemengorako baliagarri izan daitekeena aztertu dute.


Hezkuntza sistemen osasuna zein den jakiteko hainbat neurketa egiten dira. Horietako bat da PISA (Programme for International Student Assessment). Hiru urteka egiten da azterketa hori.Orain arte egindako emaitzak ikusita, Finlandiako eskola sistemak lortu ditu emaitzarik onenak. 2003an 2000. urtean baino emaitza hobeak lortu zituzten 15 urteko gazte finlandiarrek matematika eta zientzien atalean. Irakurmenari dagokionez, Finlandiak lehen postuari eusten dio. “Bizitzarako garrrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan” ikasle finlandiarrek lortu dituzte emaitzarik onenak. Eta ez hori bakarrik; beste herrialdeekin konparatuta, ikasleen artean ekitate gehien dagoen herrialdea da. Beste modu batera esanda, neska-mutilen, ikastetxeen eta eskualdeen artean dagoen aldea txikiagoa da Finlandian beste lekuetan baino.

Zer du, bada, Finlandiako hezkuntza sistemak hain emaitza onak lortzeko?
Zer-nolako antolaketa eta prestakuntza dituzte?

Besteak beste, honako ezaugarriek bideratzen dute arrakasta hori:
 

Finlandia 5.200.000 biztanle dituen herrialdea da. Kohesio eta homogeneitate sozial handia dago herritarren artean. Munduko alfabetatze tasarik altuena du (% 100). XX. mendearen hasieran analfabetismorik ez zela existitzen esan daiteke. Hezkuntzari dagokionez, funtsezkoa izan da mendeetan zehar suediarren eta errusiarren menpe egon den herrialde honentzat. Nortasun nazionala mantentzeko eta independentzia lortzeko bidea izan da berau.

Gainera, nire aburuz, bere kokapen geografikoak (Europaren iparraldean) ere eragin itzela dauka. Klima hotza izatea eragiten du horrek, eta, beraz, bertako jendea denbora ugari ematen du leku estalietan. Hau dela eta, bizitza etxean gehiago ematea eragiten du eta horrela ikaskuntzari denbora gehiago eskaintzea.


Haur Hezkuntza
 
Finlandian Haur Hezkuntza (0-6 urte) hezkuntza sistematik at dago, Hezkuntza Ministerioak ez du arautzen eta independentea da. Egoera hori familia finlandiarrek haurrak 3 urte egin arte daukaten lan egoerarekin estuki lotuta dago eta askok ez dute zerbitzu horren beharrik somatzen. Halere, egon badaude haur eskolak.
6-7 urteko haurrentzat Lehen Hezkuntzan hasi aurretik, ikasturte bat eskaintzen da. Berez ez da derrigorrezkoa, baina gehienak orduan eskolatzen dira (% 98).
Adin hauetako haurrentzat ez dago planteamendu orokorrik. Dauden haur eskola gehienak udalen iniziatibaz sortuak dira, nahiz eta pribatuak ere egon. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin egoten dira eta ez dute adinen araberako planteamendurik egiten. Ikuspegi asistentziala eta hezitzailea dute eta haurren gaitasunen garapena estimulatzen saiatzen dira.

Derrigorrezko hezkuntza

7-16 urteko etapa honen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi bat errepikatzen dute behin eta berriro: ez dadila inor erori . Denek aurrera egin behar dute, denek igo, ez du inork errepikatu behar, denek lortu behar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako konpetentziak.
Derrigorrezko etapa doan da bere osotasunean (irakaskuntza, garraioa, jangela eta eskolako materiala), eta gainerako etapetan irakaskuntza, jangela eta garraioa dira dohainik.

 
Derrigorrezkoaren ondorengo etapa
 
Derrigorrezko hezkuntzarekin alderatuta, etapa honetan desberdintasunari egiten zaio lekua, bakoitza bere erritmora, aukerak, curriculumaren malgutasuna (denbora, erritmoak, mailak, planak...). Inolako erreparorik gabe onartzen dute ikasleen erdiak ez direla unibertsitatera iritsiko, eta ez da ezer gertatzen.
Bestalde, derrigorrezko hezkuntzan etxetik gertueneko ikastetxea aukeratzen dute gehienek; Batxilergoan, aldiz, beste elementu batzuk sartzen dira jokoan: zentroaren espezialitatea, Batxilergoa gainditu duten edo unibertsitatera sartu diren ikasleen ehunekoa eta abar. Zentzu horretan, nahiz eta ikastetxe guztiak publikoak izan, badago konpetentzia euren artean.


Udalen gertutasuna
 
Udaletxeen zereginak pisu handia du. Udalak planifikatzen, eraikitzen eta mantentzen ditu zentroak. Langileak berak kontratatzen ditu (beti zuzendaritzaren lana gainbegiratuz). Zuzendaritza ere berak izendatzen du. Azken finean, ikastetxearen funtzionamenduaren ardura berea da, bera baita titularra. Berak ezartzen ditu zentroaren autonomiaren oinarriak.
Beste aldetik, zentroa eta irakasleak (batez ere zuzendaritza) dira eskolaren funtzionamenduaren arduradunak Udalaren aurrean. Irakasleek autonomia handia dute funtzionamendurako eta Curriculum Nazionala ezartzeko eta egokitzeko. Nahiz eta zuzendaritza eta Udala gainbegiratzen jardun, ez daude mugatuta.
Ikastetxeko estamentuek zentroko batzordeetan parte hartzen dute, eta baita herriko Hezkuntza Batzordean ere.


Dezentralizazioa da giltzarri
Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarrietako bat dezentraliazioa da. 20 urteko dezentralizazio prozesu bat eraman dute aurrera hezkuntza hobetzeko helburuarekin. Gaur egun administrazioen zeregina honela banatzen da:
 
Hezkuntza Ministerioa:Hezkuntza legedia eta estrategia, Hezkuntza planen garapena, Helburu orokorrak ,..


Hezkuntza Batzorde Nazionala (hezkuntzako adituz osatutako batzordea eta Hezkuntza Ministerioaren laguntzaile)



 ZENBAIT EUSKALDUNEN IRITZIAK.....

Irakasleen prestigioa eta prestakuntza
 
Denak harrituta gelditu dira irakasleek duten prestigioarekin, irakasle ikasketak egiteko dagoen hautaketa prozesuarekin eta unibertsitatean ematen duten prestakuntzarekin. Hezkuntza Fakultatean aurkezten diren ikaslegaietatik % 15 baino ez dituzte aukeratzen. “Irakasle lana hain baloratua izateko arrazoia zein den galdetu genuen unibertsitatean eta arrazoia historikoa zela erantzun ziguten” azaltzen digu Marian Bilbatua HUHEZIko irakasleak. “Finlandia mendeetan zehar egon da Suedia eta Errusiaren menpe eta euren kultura mantentzeko zeukaten eremu bakarrenetarikoa hezkuntza zen. Hortik dator hezkuntzari ematen dioten garrantzia”.
Ikasketen ardatza hausnarketa da. “Formazioaren azken xedea irakasleei tresnak ematea da, egoeraz eta jardueraz hausnartzeko eta hobetzeko” argitzen du Marianek. “Ikasleek karrera hasten dutenean, dena dakitela uste dute, hezkuntzan esperientzia luzea dutelako. Euren lan garrantzitsuena esperientzia hori berrikustea, aztertzea, baliagarriak diren gauzak positiboki baloratzea... da. Alegia, hausnarketa bat egitea norberaren esperientziaren gainean, gero hobetzen joateko”.
Hausnarketa eta teoria eta praktikaren arteko lotura estua, horiek dira prestakuntzaren giltzarri.

 
Guk ere badugu zer erakutsia haiei
 
Zenbait gauzatan eredugarri baldin badira ere, beste zenbait arlotan gure eredua hobea dela diote. Haur Hezkuntzaren kasuan, adibidez, hemen landuago dagoela diote, han ez bezala, hezkuntza zerbitzu modura kontsideratua dagoelako, besteak beste.
Horrez gain, Tere Ojangurenen iritziz, “irakasleek oso goi mailako prestakuntza dute, baina ez dute elkarrekin lan egiteko ohiturarik. Ez dute tutoretzarik, ez dute taldean lan egiten, ez dute formazio iraunkorrik, ez mintegirik, ez berriztatze proiekturik, ez ikastetxearen beharretara egokitutako prestakuntzarik”.
Andoni Zendoiaren ustez, “hemen alderdi emozionala gehiago lantzen dugu, segur aski ezaugarri sozialengatik, klimagatik eta abar”. Berak dioen bezala, “alderdi positiboak ikastera joan gara, baina guk ere gure alde positiboak baditugula ahaztu gabe”.





HAU GUZTIA IRAKURRITA, FINLANDIARA JOAN NAHII DUDALA SOILIK ESAN DEZAKET.

Asko gustatzen zait hango hezkuntza nola antolatze duten, eta ikasteko asko dugula argi dago!

 Horregatik Erasmus horra egitea gero eta argiago daukat!!!!!  :)





Informazioa:
Hik Hasi

Inteligentzia bakarra, ala gehiago?

Egun on lagunok!

Gaur adimenari buruz mintzatuko naiz, baina zer da adimena?  

1999.urtean emandako esanahiaren arabera, kultura batean balioa duten produktuak sortzeko edota problemak ebazteko informazioa prozesatzeko ahalmen psikologikoa marko kultural batean aktiba daitekeena esan nahi du.
R.J Sternberg-entzat, aldiz, arazo baten aurrean erantzun hobea hartzen duena izango da adituen.
Hauek adimenaren esanahiak iza badira ere, eskolan, ikasle adituena ariketak hobeto egiten dituena izan da beti, zailtasun handirik gabe edozein ariketa aurrera eraman zukeena. Hau izan da saritua izan dena eta aldiz, gaitasun hau hain garaturik izan ez duenak, beti atzean gelditu da pentsatuz bera ez zela batere argia.
Horrela, hainbat irakaslek gutxiesten dituzte umeak eta hauek ikasteko gogoak jarri beharrean, motibazio ezaren eraginez kontrako sentipena erakusten dute eta haien alderik hoberena aurkeztu beharrean, traketsak izango balira jarduten dute.

Adimenaren inguruko teoriak gehiago aztertuz, Howard Gardner-en "Adimen anizkoitzen teoria"-rekin eman nuen. HOna emen esaten duena:

“HOWARD GARDNER”

Adimen anizkoitzen teoria
(Teoria de las inteligencias múltiples)

Adimen anizkunaren teoria Howard Gardner estatubatuarrak proposatu zuen 1983. urtean garai hartan zegoen inteligentziaren definizioa hobetzeko asmoarekin.
Inteligentzia neurtzeko metodoak ez zirela batere zientifikoak pentsatzen zuen zientzia-komunitatearen gero eta jende gehiagok. Howard Gardnerek,Harvard Universityko irakasleak, burmuinaren fisiologian egiten ari ziren aurkikuntzak psikologiarako ekarpen legez erabiltzen saiatu zen. Bera bi fakultatean zebilen irakasle, psikologian eta medikuntzan, burmuinaren inguruko azken ikerketan berri jakitun.
Howard Gardnerrek defendatu zuen bere garaiko inteligentziaren definizioa ez zela batere egokia giza abilezia guztiak bateratzeko. Inteligentziak dimentsio asko dituela defendatu zuen. Esate baterako, biderketa taulak buruz ikasteko zailtasunak dauzkan ume bat ez du zertan izan behar biderketak ikasteko erraztasuna handia daukan umea baino inteligentzian eskasago. Lehenengo umeak erraztasuna handiagoa izan dezake lehenengo umeak baino inteligentziaren beste alorretan eta beraz, biderketak nekez ikasten duen ikasleari 1) biderketak ikasteko beste metodo bat eman beharko zaio, 2) matematika ez den beste esparru batera bideratu beharko edo 3) biderketa taulak buruz ikasten zailtasun handiak dauzkan umeak agian biderketaren atzetik dagoen oinarria eta sakoneko logika bilatzen dabilelako da biderketa taulak buruz ikasten motela; agian bere matematikarako gaitasuna taulak buruz erraz ikasi dituena baino handiagoa da.


Inteligentzia oso hitz zabala da.  Howard Gardenek 7 inteligentzia mota aipatu zituen.:

Ø  Adimen linguistikoa: etzun, irakurri, idatzi,….(idazleak, ipuin kontalariak, bertsolariak,…) hau ez da eskolan guztia ikasten
Ø  Musikala: talentu  musikala dutenek entzumen absolutua eta erlatiboa oso garatuta daukate. Honen bidez, dantzatu, pentsatu, ikasi, gogoratu, abeztu,….

-          Honekin batera, pelikula bat etorri zait burura, oso gustuko dudana, agian nire pelikularik gustokoena da: “August Rush, el triunfo por un sueño”





Ø  Logiko matematikoa: gorputzaren kontrola, mugimendua, indarra, oreka, erritmoa, koordinazioa. Gorputz osoa edo alde batzuekin operatu egiten da. (ez da soilik operatzea, arrazoitzea eta arazo baten garapena barruan dauka).
Ø  Motorikoa: gorputzaren kontrola, mugimendua, indarra, oreka (kirolaria, zirujau batek esku koordinazio handia…)
Ø  Bisual espaziala: espazioan orientatzeko, kontrolatzeko, mugitzeko. Espazioa errespesentatzen du gure burmuinean (itsuak, pilotoak,…)
Ø  Intrapertsonala: norbera ezagutzeko ahalmena
Ø  Interpertsonala: pertsona baten ahalmena besteak ezagutzeko. Hitzen bidez. Intuizioa. (psikologoak)
Ø  Naturalista-zientifikoa: mundu naturala ezagutzeko ahalmena. Ulertu, dastatu, uzsaindu. (Charles Darwin, arkaitzak :ekaitzaren etorrera,..)
Ø  Mistikoa edo espirituala: oraindik ez da onartu ez baitira ikerketa definitiboak atera.



      Beraz, irakasleek ez dute soilik adimen akademikoak saritu behar, umeen beste adimen motak ere baloratu behar ditu, askotan, hauen beharra handiagoa izango baita eta txikitatik garrantzirik eman ezean, etorkizunean hau ez garatzea eragin lezake baita hainbat umeren talentu ikaragarriak bidean galtzea ere.


jueves, 15 de diciembre de 2011

Frankismo garaia, zein gogorra!


“ EL FLORIDO PENSIL


Orain pelikula bati buruz hitz egingo dizuet.Honek, Frankismoaren garaiko  zenbait haurren bizitza akademiko kontatzen du, nazional katolikoa den hezkuntza sistemari erreferentzia eginez. HOnako ezaugarri hauek betetzen zituzten haien kaseak.

-          Klase aurretik otoitz
-          Zigorrak: patiora atera gabe
-          Matematikako problemetan: datuak falta, ezin zenuen frogatu erantzunik ez zegoelako. Irakasleak zioen siniztu behar zenuen  (enpiriko- analitikoa)
-          Irakasle positibista
-          Txarto erantzunà PLAST!!!!
-          Larunbatetan: apaizarekin otoitz
-          Katolizismoaà herria kontrolatzeko
-          Gauzak ikasteko kanten bidez egiten zen
-          Banakako mahaietan jesartzen ziren.
-          Klasea hizkuntzaren bidez erreproduzitzen da, hizkuntzaren garapen pertsonala eskolako porrota ala arrakasta mugatuko du.

Hezkuntza Historian!


Kaixoo!!

 Beti nabil hezkuntzaren gainean mintzatzen, bera, gaur, HEZKUNTZARI buruzko eskematzo bat aurkezten dizuet. Honetan, historian zehar hezkuntzak izandako aldaketak ikusiko ditugu. Honetarako, iraultza burgesa hartu dut erreferentzia eta hortik aurrera zeintzuk izan diren data garrantzitsuenak adieraziko ditut. Horrela, hezkuntzari buruz haunartzeaz gain, benetan errealitate objektiboa urteen buruan zein izan den ikusiko dugu.


ESTATU   NAZIOA



Orain, Espainiako Momentu Garrantzitsuenak adierazten dituen grafiko bat egin dut eta ondoren hezkuntza lege garrantzitsuak urtes urte zeintzuk izan diren azaldu ditut.



1857: irakaskuntza sistema espainola ezarriko duena ia aldaketarik gabe. 1970 arte (Vilau Palasi).

1880: FERRY

1920-25: oso berriztatzaileak euskal autoreak. Auzo eskolak bultzatzen dira.
-          Auzo bakoitzean eskola bat
-          Irakaskuntza euskaraz
-          Eskola elebidunari arazoa
-          “Xabiertxo” irudidun euskarazko liburua.

1945: “Enciclopedia”
-          Frankismoa ezarrita
-          Irakaskuntza guztia
-          Gaztelaniaren garrantzia
-          Izaera erlijioaosaàeragina kreazionismoan eta Formacion del Espiritu Nacional.

1951:  hezkuntza kontseiluak hartzen du lehenengoz lekuan  lekuko hezkuntza eta dialektika irakasteko orduan.

1969-70: geografia eta historia. Erregioari indarra. Handitasun nazionala: Frantzia.

1983: horiek irakasteko orientabideak emango dira, helbururik gabe bakoitzak ikusteko jabkin behar duena.

1975: lehenengo ikastolak sortzen dira.
-          Hezkuntza natiboak
-          Euskareren  presentziaren hasiera
-          Hezkuntza berritapena.

1982: Lehen Hezkuntzako programa berrituak.

1990: LOGSE (Ley Orgánica General del Sistema Educativo) legeak (estatua ardatza) oinarri bereko curriculum desberdintzapenak
-          EAE: Euskal Autonomi Erkidegoa
-          NAF: Nafarroako Autonomi Forala.

1995: LOPEG legea gauzatu egin zen ( Ley Organica General del Sistema Educatico de los centros docentes).